2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ODIETA
Bigarrenez jartzea jendaurrean honako hau: Aldaketa Udal Plan Orokorrean, energia berriztagarrien azpiegiturak arautzeko baldintzak ezartzeko
Odietako Udalak, 2026ko ekainaren 9an egindako osoko bilkuran, Odietako Udalak berak sustatutako "Odietako Udal Plan Orokorraren zehaztapen egituratzaileen aldaketa, Odietako udalerriko lurzoru urbanizaezinen kategorietan energia berriztagarrien azpiegiturak (parke eolikoak, eguzki-baratzeak) ezartzea arautzean datzana" espedienteari dagokionez Nafarroako Gobernuak egindako errekerimenduari erantzuteko txostena eta testu bategina onetsi zituen.
Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71. artikuluaren 11. apartatuan eta harekin bat datozen gainerako apartatuetan zehaztutako ondorioetarako, espedientea jendaurrean jarriko da Udal honetako Idazkaritzan, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.
Erripan (Odieta), 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Alberto Urdaniz Elizondo.
Iragarkiaren kodea: L2608618