2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
AE-8 unitateko R.V.3 lurzatiaren kalifikazio juridikoaren aldaketa. Jendaurreko informazioa
Obanosko Udalak, 2026ko ekainaren 1ean egin ohiko osoko bilkuran, zenbait erabaki hartu zituen gehiengo osoz. Hona horietako baten xedapen-zatia, hitzez hitz:
–Jabari publikoko ondasunaren aldaketa juridikoaren espedientea izapidetzea Udal Plan Orokorreko AE-8 unitateko R.V.3 lurzatian (Peregrinos de Compostela kalean dago), ondoren besterentzeko.
–Hasiera batez aldatzea jabari publikoko ondasunaren kalifikazio juridikoa eta ondareko ondasun bilakatzea. Ondasun hori espedientean jasota dagoen dokumentazioan deskribatzen da.
–Espedientea jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 103. artikuluan xedatutakoari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea) eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuan harekin bat datozen artikuluetan xedatutakoari (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua).
Obanosen, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, María Aránzazu Hernández Lacalle.
Iragarkiaren kodea: L2608609