2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MENDABIA
Xehetasun-azterketa, 6. poligonoko 1163. lurzatian. Hasierako onespena
Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, hil honen 4an, ebazpen bat eman zuen xehetasun-azterketa bat hasieran onesteko, katastroko 6. poligonoko 1163. lurzatian dagoen eraikinaren lerrokadurak aldatzeko. Azterketa María Antonia Nieto Sainzek sustatu du eta Teresa Artola Guijarro teknikariak sinatu.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen. Hori dena, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Foru Dekretuaren 74. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.
Mendabian, 2026ko ekainaren 8an.–Alkate udalburua, Javier Martínez Elvira.
Iragarkiaren kodea: L2608236