123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

Finken normalizazioa, 1. poligonoko 119. lurzatian. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko ekainaren 2ko ebazpen baten bidez, hasiera batez onetsi zen proiektu bat, finkak normalizatzeko Mañeruko 1. poligonoko 119. lurzatian. David Biurrun Cía de Servicios de Catastros de Navarra Estudio 5 SLk sinatu du proiektua, eta Mañeruko Udalak sustatu, eta haren xedea da bat etor dadila errealitate fisikoarekin. Hala, bidezkoa da jendaurreko informazioaren izapidea hastea: beraz, jendaurrean jartzen da izapidetutako espedientea, udaletxean (Foruen plaza 1, Mañeru), 12:00etatik 15:00etara, astelehenetik ostiralera, hogei egunez, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik, interesdunek aukera izan dezaten aztertzeko eta egoki diren alegazioak jartzeko.

Agiria kontsultagai egonen da Udalaren egoitza elektronikoan: https://www.mañeru.es/.

Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio bidean, eta haren aurka, beraz, ezin izanen da aurkeztu inolako errekurtsorik.

Mañerun, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Itziar Martínez Arbeloa.

Iragarkiaren kodea: L2608572