123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARINOAIN

Besterengarritasun-deklarazioa, 2. poligonoko 846. lurzatian

Garinoaingo Udalak, 2026ko ekainaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen deklaratzea Garinoaingo 2. poligonoko 846. lurzatia (Udalaren jabetzakoa da) besterengarria dela eta Udalaren xedeetarako ez dela beharrezkoa, besterendu dakion salmenta zuzen bidez aldameneko 2. poligonoko 296. lurzatiaren jabeari, hots, Orbaibarko Administrazio Zerbitzuen Batasunari. Horretarako, aurretik, lurzatiaren kalifikazioa aldatu beharko da, eta soberako lurzati izendatu.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Garinoainen, 2026ko ekainaren 8an.–Alkateordea, Asier Ormazabal Ezcurra.

Iragarkiaren kodea: L2608230