2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARINOAIN
2. poligonoko 533. eta 12. lurzatien desafektazioa, zuntz optikoaren linea instalatzeko. Hasierako onespena
Garinoaingo Udalak, 2026ko ekainaren 5ean egin ohiko osoko bilkuran, eta udalbatzako legezko kideen bi herenen gehiengo kualifikatua ados zegoela, erabaki zuen hasiera batez onestea desafektazio bat eta hari buruzko agiria, honako hau arautzen dutena: karga eta bide-zortasuna (lurpekoa eta airekoa) ezartzea, 2. poligonoko 533. eta 12. herri-lurzatietan zuntz optikoko linea jartzeko, Telefónica España SAUren alde. Izan ere, obra-proiektu bat izapidetu da Garinoainen, Orisoainen eta Leotzen telekomunikazioetako sarea aldatzeko, kobrezkoa izan ordez, zuntz optikokoa izan dadin (lurpekoa eta airekoa). Proiektu zenbakia: 8206517.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, eta Udaleko iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan paratuta, bidezko alegazioak aurkeztu ahal izateko.
Ondasunen gaineko Erregelamenduaren 149. artikuluarekin bat, espresuki ezarri da herri-lur hori herri-ondarera itzuliko dela desafektazio honi bidea eman dioten xedeak edo hura lotu zuten baldintzak desagertzen badira edo betetzen ez badira.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Garinoainen, 2026ko ekainaren 8an.–Alkateordea, Asier Ormazabal Ezcurra.
Iragarkiaren kodea: L2608229