123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Xehetasun-azterketa, 3. poligonoko 2140., 2141., 2142., 2143., 2144., 2145. eta 2146. lurzatietan. Hasierako onespena

Alkatearen 2026ko ekainaren 11ko 637. Ebazpenaren bidez, ebatzi zen hasiera batez onestea xehetasun-azterketa bat Udal Plan Orokorreko APA 1eko M7 etxe-sailean. 3. poligonoko 2140.etik 2146.era bitarteko lurzatiei eragiten die aipatu azterketak, eta Alkaburua SL sozietatea da sustatzailea.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 74. artikuluetan xedatuari (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Lizarran, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2608628