2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Urbanizazio proiektua Dorraoko SR-T3 sektorean. Hasierako onespena
Alkatearen 2026ko ekainaren 11ko 48/2026 Ebazpenaren bidez, hasiera batez onetsi da Dorraoko SR-T3 sektoreko urbanizazio proiektua.
Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134., 152. eta 74.1.b) artikuluetan xedatutakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Ergoienean, 2026ko ekainaren 12an.–Alkatea, María Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2608588