123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Desafektazioa, 4. poligonoko 2453. eta 1669. lurzatietan, ondoren trukatzeko

Cintruénigoko Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin bilkuran, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeak eta urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamenduak eskatzen duten gehiengoa izanik, erabaki zuen, besteak beste, hasiera batez onestea Cintruénigoko 4. poligonoko 2453. eta 1669. herri-lurzatien desafektazioa, María Jesús Pascual Zaratieguik sustatutako espedientearen baitan, ondoren honako hauekin trukea egiteko:

–Lurzati horiek lantzeko eskubide historikoak, zeinak María Jesús Pascual Zaratieguik baititu,

–Eta Cintruénigoko 1. poligonoko 1388. eta 1389. lurzati partikularrak.

Desafektazioren bidez lortu nahi da herri-lurzatien gainean partikularrak dituen lantzeko eskubideak berrekuratzea eta herri-lurretarako beste lur batzuk hartzea, kargarik gabeak eta balio handiagokoak, eta izan daitezkeen epaiketei ihes egitea, kostu handia baitute bai partikularrentzat bai toki-erakundearentzat; betiere, baldintza-agiriekin bat.

Erabakia eta espedientea interesdunen eskura daude udal idazkaritzan, eta jendaurrean egonen dira hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdun orok aukera izan dezan bidezkoak iruditzen zaizkion alegazioak edo erreklamazioak aurkezteko. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik edo erreklamaziorik aurkezten, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta espedientea Nafarroako Gobernuari igorriko zaio, onesteko.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan, eta bete dadin aipatutako legeetan xedatutakoa.

Cintruénigon, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2608203