123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Bertizarana

Lanak; "2023ko uztaileko HJPBren SG-L1 sistema orokorra eraikitzea, Legasan". Desjabetze-espedientea eta proiektuaren eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen zerrenda. Hasierako onespena

Bertizarana Udaleko batzarrak, 2026ko maiatzaren 13an egindako osoko bilkuran, Udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoaren aldeko botoarekin, honako AKORDIOA hartu zuen:

Lehena.–"2023ko uztaileko HJPBren SG-L1 sistema orokorra eraikitzea, Legasan" izeneko lanek eraginpean hartutako ondasunen eta eskubideen zerrenda onartzea hasiera batean, Bertizaranako udalerriari dagokionez, eta proiektu horrek eraginpean hartutako ondasunen eta eskubideen desjabetze-espedienteari hasiera ematea. Zerrenda hori akordio honen I. eranskinean dago jasota.

Bigarrena.–Proiektuak bere eraginpean hartzen dituen ondasunak eta eskubideak onura publikokoak direla eta horiek okupatu behar direla aitortzea eta adieraztea, proiektua onartzean inplizituki jasota egonik.

Hirugarrena.–Proiektuaren eraginpean dauden titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda (akordio honen 1. eranskinean ageri da) jendaurrean jartzea 15 egun balioduneko epean. Epe horretan, espedienteak eragiten diela irizten dioten pertsonek bertan agertu ahal izanen dira eta egoki iritzitako ohar edo alegazio guztiak egin ahal izanen dituzte, eta argitaratutako zerrendan egon daitezkeen akatsak zuzentzeko beharrezkoak diren datuak aurkeztu ahal izanen dituzte idatziz; horretarako, dokumentazio teknikoa (VS Proyectos Servicios y Urbanismo SL arkitekto-bulegoko Joaquin Salanueva Herrero jaunak 2026ko apirilean idatzitako obra-proiektu teknikoa) eskuragarri izanen dute udal honen bulegoetan.

Laugarrena.–Erabaki hau eta horri lotutako aipatutako 1. eranskina (titularren, ondasunen eta eskubideen zerrenda jasotzen duena) argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Foru Komunitatean zabalpen handien duten egunkarietan eta Bertizaranako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 18. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Erabaki honekin batera atxiki da, 1. eranskin gisa, "eraginpean dauden ondasunen eta eskubideen zerrenda".

Bertizaranan, 2026ko maiatzaren 13an.–Andres Echenique Iriarte, alkatea.

1. ERANSKINA.–PROIEKTUAK UKITUTAKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA

FINKA

TITULARRA

UDALERRIA

POLIGONOA

LURZATIA

AZPIARLOA

LURZATI
MOTA

AZALERA BEHIN BETIKO OKUPAZIOA
(metro karratuak)

BE-01

Ariztegui Irigoyen Isabel %33 eta Erasun Subizar, Corpus %66,67

Bertizarana

4

19

1 eta 3

Hiri-lurra

156

BE-02

Mikelarena Domec, María Isabel

Bertizarana

4

327

1

Hiri-lurra

61

Iragarkiaren kodea: L2608218