123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Baztan ikergai duten proiektu edo lan akademikoetarako 2026. urteko laguntzen deialdia

DDBN kodea: 912180.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluetan ezarritakoaren arabera, deialdiaren laburpena argitaratzen da. Haren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean aurki daiteke: (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/es/convocatoria/912180).

Baztango Udalak, 2026ko ekainaren 4an egin bilkuran, onetsi zituen Baztan ikergai duten proiektu edo lan akademikoetarako 2026. urteko laguntzen deialdiaren oinarriak.

Lehendabizikoa.–Onuradunak.

Baztango udalerrian errolda izatea edota ikasketak egiteagatik beste udalerri batean erroldatuta egotea, betiere aurreko erroldatzea Baztanen izan bada.

2025/2026 ikasturtean matrikulatuta egotea azken ikasturte gisa eta GAL edo MAL egitea.

Baztango udalarekin zorrik ez izatea.

Bigarrena.–Xedea.

Baztan ikergai duten gradu amaierako lanak (GAL) edo master amaierako lanak (MAL) egiteko dirulaguntza ematea proposatu du Baztango Udalak.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak.

http://www.baztan.eus

Laugarrena.–Zenbatekoa.

Laguntzetarako dagoen diru kuota osoa: 2.500 euro.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Aitzineko ataletan heldu diren baldintzak betetzen dituzten eta beren burua deialdira aurkeztu nahi duten ikasleek, I. Eranskinean heldu den bezala, eskaria egin beharko dute hilabeteko epean deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina Baztango udaleko erregistroan.

Baztanen, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2608611