2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAKAIKU
Balorazio txostenaren proiektua (5. berrikuspena). Jendaurrean jartzea
Bakaikuko Udalak, 2026ko ekainaren 10ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Lehenbizikoa.–Onestea Bakaikuko balorazio txostenaren proiektua, Trabajos Catastrales SA enpresak idatzi duena eta Batzorde Mistoak egindako aldaketak jasotzen dituena (aipatu batzordea bildu zen 2025eko urriaren 23an eta 2026ko ekainaren 4an).
Bigarrena.–Agiri hori jendaurrean edukitzea 20 egun balioduneko epean, onespen honen laburpena Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legearen 36.4 artikulua bete beharrez. Aditzera ematen da aipatu agiria interesdunen esku egonen dela udal bulegoetan eta udaletxeko ediktu-taulan (https://egoitzaelektronikoa.bakaiku.eus/tablondeanuncios/default.aspx), egoki iruditzen zaizkien iradokizun edo alegazioak aurkez ditzaten.
Hirugarrena.–Epe hori iraganik, inork alegaziorik aurkeztu badu, haiek eta Udalak haien gainean emaniko txostena igorriko dira Nafarroako Gobernuko Lurralde Aberastasunaren Zerbitzura, eta galdatuko zaio ahalik eta lasterren era dadin Batzorde Mistoa, 2027ko zergaldirako finkatu diren bana-banako balioek ondorioa izateko.
Bakaikun, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Egoitz Urritza Lazkoz.
Iragarkiaren kodea: L2608649