2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OIBAR
Aldaketa Udal Plan Orokorrean. Hasierako onespena
Oibarko Udalak, 2026ko maiatzaren 29an egindako bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea determinazio xehatuen aldaketa Oibarko Udal Plan Orokorrean.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, aitzinetik iragarkia argitaratuta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako Foru Komunitatean editatzen diren egunkarietan, interesdunek azter dezaten eta, behar izanez gero, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak edo oharrak egin ditzaten. Hori guztia, aplikatu beharrez xedatutakoa uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan, 77. artikuluan igorrita (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurralde Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).
Oibarren, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Francisco Javier Martínez Aldunate.
Iragarkiaren kodea: L2608525