123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ABERIN

Alkatetzari eskudantziak eskuordetzea, hiri-jarduketaren plan berezia onesteko 1. poligonoko 336. lurzatian

Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, erabaki zuen alkateari zenbait eskudantzia eskuordetzea, onets dezan hiri-jarduketarako plan berezi bat 1. poligonoko 336. lurzatian, bertan bi etxebizitza eraikitzeko. Planaren sustatzailea Jesús Tomás Ibáñez Istúriz da.

Eskuordetze horren helburua da administrazio-izapideak arintzea, horrela bermatzeko efizientzia eta eraginkortasuna aurreikusitako obrak egitean, betiere jarraikiz indarrean dagoen araudiari eta bermatuz prozesu guztien gardentasuna eta legezkotasuna.

Aberinen, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Francisco Javier Fernández Velasco.

Iragarkiaren kodea: L2608471