123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑERRIKO MANKOMUNITATEA

Lehendakariaren aurrean jarritako errekurtsoa, Iruñerriko Zerbitzuak SAren sistemetako euskarriaren teknikariaren lanpostu bat betetzeko deialdiko hautaketa-batzordeak hartutako akordio baten aurka

DEIA 2026/RECURSOS/000015 espedientean, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren aurrean aurkeztutako errekurtsoarengatik izapidetutakoan, Iruñerriko Zerbitzuak SAren "Sistemetako Euskarriaren teknikariaren lanpostu 1" deialdiaren hautaketa-batzordeak 2026ko martxoaren 18an hartu zuen akordioaren kontra.

Iruñerriko Zerbizuak SAko Administrazio Kontseiluak 2025eko irailaren 25ean onartu zuen "Sistemetako Euskarriaren teknikariaren lanpostu 1" deialdian, errekurtsoa aurkeztu da Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren aurrean, deialdi horretako epaimahaiak 2026ko martxoaren 18an hartu zuen akordioaren kontra, 2026/RECURSOS/000015 errekurtso-espediente gisa izapidetzen ari dena.

Interesdun guztiei jakinarazi behar zaie errekurtso hori aurkeztu dela Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren aurrean, eta deitzen zaie ager daitezen, Iruñerriko Mankomunitateko lehendakariaren maiatzaren 29ko 287/2026 Ebazpenaren arabera, iragarki hau kaleratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta gehienez ere hamar egun balioduneko epean, alegazioak egin ahal izateko 2026ko apirilaren 20an aurkeztutako errekurtsoari. Alegazio horiek Iruñerriko Mankomunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan aurkeztuko dira edo, gainerakoan, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak aurreikusten dituen bitartekoetako edozeinetatik.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia bat lortzeko, interesdunek eskatu ahal izango dute, Iruñerriko Mankomunitateari zuzendutako eta aurreko paragrafoan adierazitako erregistroen bidez aurkeztutako eskabide baten bidez, aurkeztutako errekurtsoa igortzeko. Horretarako, eskaeran helbide elektroniko bat idatzi beharko dute, errekurtsoa bertara bidaltzeko, Iruñerriko Mankomunitatearen egoitzan eskura ematea eskatzen badute izan ezik.

Iruñean, 2026ko ekainaren 5ean.–Lehendakaria, David Campión Ventura.

Iragarkiaren kodea: L2608483