123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VILLATUERTA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Villatuertako Udaleko alkate udalburuaren 2026ko ekainaren 8ko 91. Ebazpenaren bidez, onetsi zen 2026ko lan publikoaren eskaintza hau:

–Funtzionarioen araubidea: zerbitzu anitzetako enplegatuaren plaza bat (03 zenbakia plantilla organikoan). Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa.

Erabaki da plaza hori aurten beteko dela.

Lan publikoaren eskaintza argitaratzea Villatuertako Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, bai eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean ere.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkezten ahal da:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroan administrazioarekiko auzietan eskumena duen organoari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

Villatuertan, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, María José Calvo Meca.

Iragarkiaren kodea: L2608265