2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
TUTERA
Akats zuzenketa, 2023ko lan publikoaren eskaintzan
Alkatearen 2023ko abenduaren 29ko 3140. Ebazpenaren bidez, Tuterako Udalaren 2023ko lan publikoaren eskaintza onetsi zen (2024ko 9. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 12an).
Alkatearen 2026ko ekainaren 9ko 2522. Ebazpenaren bidez, onetsi zen zuzentzea akats jakin bat, aipatu eskaintzaren barruan sartutako plazetako baten kodean atzeman zena; beraz, 1.d apartatuan, "Igeltsero-ofizialaren bi lanpostu obren udal-lantalderako (plantillako kodeak: 2012C06407 eta 2012C06408), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez" dioen tokian, hau esan behar du: "Igeltsero-ofizialaren bi lanpostu obren udal-lantalderako (plantillako kodeak: 2012C06407 eta 2112C06408), funtzionarioen araubidean, oposizio-lehiaketa bidez".
Halaber, ebazpen horren bidez onetsi zen zuzentzea lekualdatze-lehiaketaren eta oposizio-lehiaketaren bi deialdi, igeltsero-ofizialaren lanpostuaren (C maila) sei plaza huts betetzeko zirenak. Horiek onetsi ziren alkatearen maiatzaren 21eko 2122/2025 Ebazpenaren eta alkatearen ekainaren 19ko 2437/2025 Ebazpenaren bidez, hurrenez hurren.
Tuteran, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.
Iragarkiaren kodea: L2608479