123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TAFALLA

2026ko lan publikoaren eskaintza

Tafallako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2026ko ekainaren 11n egin bilkuran, besteak beste, jarraian ageri den erabakia hartu zuen. Hauxe dio haren xedapen zatiak:

Lehena.–Onestea Tafallako Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza, honako plaza hauek biltzen dituena:

Ordezte-tasa:

–Udaltzain-agenteen bi plaza (04.10 eta 04.13 kodeak plantillan), funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak eta euskararen hizkuntza eskakizuna dutenak (C1 maila).

–Administrari-ofizialen plaza bat (04.21 kodea plantillan), lan-araubidekoa, C mailakoa eta euskararen hizkuntza eskakizuna duena (B2 maila). Oposizio bidez beteko da.

–Administrari-ofizialen plaza bat (05.19 kodea plantillan), funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa eta euskararen hizkuntza eskakizuna duena (B2 maila). Oposizio bidez beteko da.

–Administrari-ofizialen plaza bat (01.05 kodea plantillan), lan-araubidekoa eta C mailakoa. Oposizio bidez beteko da.

–Administrari-ofizialen plaza bat (01.13 kodea plantillan), funtzionarioen araubidekoa eta C mailakoa. Oposizio bidez beteko da.

–Gizarte-hezitzaileen plaza bat (05.18 kodea plantillan), funtzionarioen araubidekoa eta B mailakoa. Oposizio bidez beteko da.

–Eskualdeko ikastetxeko atezainen plaza bat (06.0.2 kodea plantillan), lan-araubidekoa, D mailakoa eta euskararen hizkuntza eskakizuna duena (B2 maila). Oposizio bidez beteko da.

–Agente lehenen plaza bat (04.05 kodea plantillan), funtzionarioen araubidekoa, C mailakoa. Kategoriaz igotzeko lehiaketa bidez beteko da, barne-igoerako txandan, eta Tafallako Udaltzaingoko kideei zuzentzen zaie (Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 38.2 artikulua).

Era berean, 2026ko lan publikoaren eskaintzan, honako plaza hauek daude, zeinak beteko baitira mailaz igotzeko prozedura murriztuaren bidez (Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren 15.6 artikulua):

–Lantaldeko beharginen/peoien hiru plaza (03.1.12, 03.1.13 eta 03.1.14 kodeak plantillan), funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak. Txanda mugatuan beteko dira.

–Kirol instalazioko eta Eretako atezain-arropazain-mandatarien bi plaza (06.2.2 eta 06.2.3 kodeak plantillan), lan-araubidekoak, D mailakoak. Txanda murriztuan beteko dira.

Bigarrena.–Urte anitzeko plangintza-tresna onestea, hartan justifikatuko baita tasa espezifikoa erabiltzeko beharra behin-behinekotasuna murrizteko.

Hirugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatu beharrez eskaintzen diren plazak betetzeko deialdiak egin beharko dira, gehienez, hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita. Dagokion sarrera-deialdia zer egunetan onesten den, egun horretan plantilla organikoan ageri diren baldintzak betetzea eskatuko da.

Laugarrena.–Argitaratzea Tafallako Udalaren 2026ko lan publikoaren eskaintza Nafarroako Aldizkari Ofizialean, bat etorriz ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluarekin (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua).

Bosgarrena.–Erabaki honen berri ematea Udalbatzari, organo horrek egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean, eta dagokion espedientean sartzea.

Tafallan, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.

Iragarkiaren kodea: L2608610