2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ORKOIEN
Berraztertzeko errekurtsoa, 2026ko lan publikoaren eskaintzari buruz
José Ignacio Ropero Sánchezek berraztertzeko errekurtsoa jarri du alkatearen 2026ko maiatzaren 12ko 332/2026 Ebazpenaren aurka (ebazpen horren bidez onetsi zen Orkoiengo Udalaren lan publikoaren eskaintza), plantilla organikoan 8 zenbakia duen plazari buruz (administrari-ofiziala), ez baitago barne-igoera murriztuaren bidez bete beharreko plazen artean.
Espedientean interesa izan dezaketen guztiei aditzera ematen zaie hamar egun balioduneko epea izanen dutela Orkoiengo udaletxean agertzeko, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita. Hori dena, jarraikiz urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluari (foru dekretu horren bidez onetsi zen uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea –Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa– garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak erregelamenduaren II. kapituluari eman zion idazketaren arabera.
Orkoienen, 2026ko ekainaren 12an.–Alkate udalburua, Alejandro López Orejuela.
Iragarkiaren kodea: L2608661