2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
CABANILLAS
2026ko lan publikoaren eskaintza
Cabanillasko Udaleko alkateak, 2026ko ekainaren 11n, ebazpen bat eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:
Ikusirik 2026ko plantilla organikoaren behin betiko onespena eta aintzat harturik langileriaren arloan dauden beharrak.
Bat etorriz administrazio kontrataziorako zehaztutako epeekin, zeinak jasota baitaude abenduaren 28ko 20/2021 Legean (Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurrien Legea) eta ekainaren 4ko 7/2025 Foru Legean (Nafarroako Administrazio Publikoetan behin-behinekotasuna murrizteko langileen arloko aparteko eta premiazko neurriak onesten dituen Foru Legea), eta bat etorriz, halaber, plantilla organikoan dauden plaza hutsekin.
Aintzat hartuta alkate honi dagokiola lan publikoaren eskaintza onesteko eskumena, hala xedatuta baitago apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluan (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), honako ebazpen hau eman da:
Lehenbizikoa.–Onestea 2026ko lan publikoaren eskaintza. Honako plaza hauek ditu:
PLAZA ZENBAKIA | IZENA | ARAUBIDE JURIDIKOA | MAILA | SARBIDEA |
4 | Administrari-ofiziala | Funtzionarioa | C | Oposizio-lehiaketa |
10 | Lantaldeko behargina | Funtzionarioa | E | Oposizio-lehiaketa |
13 | Lantaldeko ofiziala | Lan-kontratudun finkoa | C | Oposizioa |
14 | Lantaldeko behargina | Lan-kontratudun finkoa | D | Oposizioa |
Bigarrena.–Agintzea lan publikoaren eskaintza argitaratu dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta erakundearen iragarki-taulan, bai eta egoitza elektronikoan ere. Halaber, Udalbatzari haren berri emanen zaio egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.
Hirugarrena.–Erabakiaren berri ematea gaur egun enplegu publikoaren eskaintzaren xede diren lanpostuak betetzen dituzten aldi baterako langileei.
Laugarrena.–Lan publikoaren eskaintza hau gauzatze aldera, eskainitako lanpostuetarako deialdia egitea hiru urteko epe luzaezinaren barnean, argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Cabanillasen, 2026ko ekainaren 11n.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2608603