123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

BURLATA

Oposizioa, adinekoentzako zentrorako dinamizatzaileen plaza bat betetzeko. Deialdiko plaza bete gabe utzi dela deklaratzea

2026ko ekainaren 5ean, Burlatako alkateak 1189/2026 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testu osoa:

"Amaitu da hautapen-prozesu bat, zeinaren xedea baita oposizio bidez betetzea Burlatako adinekoentzako zentrorako dinamizatzaileen plaza bat. Plazak 6.20 zenbakia du plantilla organikoan, eta nahitaezko euskara eskakizuna du (C1). Funtzionarioen araubidekoa da, eta C mailakoa. Hori guztia, bat etorriz deialdiaren oinarriekin, zeinak onetsi baitziren alkatearen 2026ko urtarrilaren 22ko 111. Ebazpenaren bidez (deialdia 2026ko 31. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 12an). Bada, izangaietako batek ere ez duenez gainditu ezarritako hautapen-prozesua, deklaratzen da deialdiko plaza bete gabe utzi dela.

Legeak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. Deklaratzea bete gabe utzi dela Burlatako adinekoentzako zentrorako dinamizatzaileen plaza (6.20 zenbakia du, eta C1 nahitaezko euskara eskakizuna), izangaietako batek ere ez duelako gainditu hautapen-prozesua.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan".

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat paratzen ahal da:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazten edo argitaratzen denetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik hasita.

Burlatan, 2026ko ekainaren 9an.–Alkate udalburua, Berta Arizkun González.

Iragarkiaren kodea: L2608285