2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BERRIOZAR
Eratzea aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat, irakasle lanpostuan aritzeko musika-eskolan, Pianoko espezialitatean, euskarazko jakite-maila ezarrita dagoela
Berriozarko Udalak, alkatearen 2026ko ekainaren 8ko ebazpen baten bidez, honako deialdi hau onetsi zuen:
–Deialdia, aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrenda bat eratzeko, Francisco Casanova musika-eskolan irakasle lanpostuan aritzeko, Pianoko espezialitatean, euskarazko jakite-maila ezarrita dagoela.
Deialdiaren oinarriak Udalaren egoitza elektronikoan daude eskuragarri: www.berriozar.es/eu/.
Berriozarren, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Iker Mariezcurrena Celaya.
Iragarkiaren kodea: L2608430