2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
ANDOSILLA
2026ko lan publikoaren eskaintza
Andosillako Udaleko alkate udalburuak, 2026ko ekainaren 9ko ebazpen baten bidez, onetsi du 2026ko lan publikoaren eskaintza arrunta. Hona hemen:
KODEA PLAZA | LANPOSTUA | ARAUBIDE JURIDIKOA | SARBIDEA | MAILA | OSAGARRIAK |
MAILAKOA | HITZARMENEKOA |
24 | ERAIKINEN GARBITZAILEA | LAN-KONTRATUDUN FINKOA (TXANDA-KONTRATUAREN MODALITATEA) | OPOSIZIOA | E | 15 | 7,29 |
Aditzera ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan, eta adierazten da ebazpen honen aurka, administrazio bidea bukatzen baitu, errekurtso hauetako bat aurkez daitekeela:
a) Aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 123. eta 124. artikuluak).
b) Aukeran, gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta biharamunetik hasita (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legearen 333. artikulua eta hurrengoak).
c) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 30., 114.1.c eta 112.3 artikuluak eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 8., 10. eta 46. artikuluak).
Andosillan, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, José Manuel Terés Azcona.
Iragarkiaren kodea: L2608283