1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.7. BESTELAKOAK
ENKANTEA, Lodosako ondasun higiezin batena.
Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barruan, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko apirilaren 30ean, erabaki zuen behean azaltzen den ondasun higiezin enbargatua enkante bidez saltzea. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.
Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:
1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 02096.
2. Helbide elektronikoa:
https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200102096
Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.
3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.
4. Enkantea bertan behera geratuko da, baldin eta ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik, behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak.
5. Enkantean jarri beharreko ondasuna:
Lote bakarra.
Erregistrokoa: Lodosako 14.483 zenbakiko finka, Lizarrako 1. Jabetza Erregistroan inskribatutakoa.
Erregistro kode bakarra / Erregistro finkaren identifikatzaile bakarra: 31008001382118.
Deskribapena: 12.2.05 hiri-lurzatia.–Lodosako UE-12 unitatean dagoen orube eraikigarria, banakako etxebizitza eraikitzeko. Ehun eta hamasei metro eta hirurogeita hiru dezimetro karratuko azalera du. Beheko solairua eta beste bi solairu eraikitzen ahal dira, plangintzan ezarritako baldintzetan. Mugakideak: aurrealdean, kale sortu berria; sartu eta eskuinean, 12.02.06 lurzatia; ezkerrean, kale ireki berria; eta atzealdean, 12.02.04 lurzatia. 2. poligonoko 808. lurzatiaren parte da.
Katastrokoa: Lodosako 2. poligonoa, 1.049. lurzatia, 1. hiri-azpiarea, 1. hiri-unitatea; 116,59 metro koadrokoa. Ondasun higiezinaren katastroko erreferentzia: 310000000001642385TQ.
6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.
Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, helbide elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).
Iruñean, 2026ko ekainaren 19an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.
Iragarkiaren kodea: F2608916