123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ENKANTEA, Muserosko (Valentzia) ondasun higiezin batzuena.

Nafarroako Foru Ogasunaren Derrigorrezko Diru-bilketaren Atalean bideratutako premiamendu-espediente administratibo baten barnean, Nafarroako Foru Ogasuneko Diru-bilketa Zerbitzuko zuzendariak, 2026ko otsailaren 12an, erabaki zuen enkante bidez saltzea behean azaltzen diren ondasun higiezin enbargatuak. Enkantea Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatuko Agentziaren Enkanteen Atarian eginen da.

Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 135. artikuluan eta aipatu erabakian xedatutakoa betez, iragarki bat argitaratzen da Estatuko Aldizkari Ofizialean, bai eta iragarki hau ere, eta honako hau ohartarazten zaie enkantean parte hartu nahi dutenei:

1. Enkante administratiboaren iragarkia, erreferentzia-zenbakia: 00723.

2. Helbide elektronikoa:

https://subastas.boe.es/ges/detalleSubasta.php?idSub=SUB-RC-2026-3100200100723

Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atariaren helbide elektroniko horretan jasota daude enkantearen eta enkantean jarriko den ondasunaren funtsezko datuak.

3. Helbide elektroniko horretan adierazitako egunean hasiko da enkantea. Irekitzen denetik, eskaintza elektronikoak egiten ahalko dira hogei egun naturalean, enkanteen atari horretan.

4. Ondasunak adjudikatzeko aktaren ziurtagiria egin aurretik edo, hala dagokionean, salmentaren eskritura publikoa eman aurretik behar bezala justifikatzen bada ordaindu direla zorra, berandutze-interesak eta prozeduraren kostuak, enkantea bertan behera geratuko da.

5. Enkantean jarriko diren ondasunak:

–1. LOTEA:

Erregistrokoa.

I) 9208. finka (5. azpifinka), Moncadako Jabetza Erregistroko 1. zenbakia, CRU: 46043001224688; Muserosko 131. liburuko 2501. liburukiko 90. folioan. Erregistroko liburuetan honela azaltzen da:

Hiri finka: lokalaren ehuneko bi koma berrogeita hamabosteko partaidetza zatiezina, Muserosko eraikineko -2 sotoan. Ibilgailuendako sarbidea Moncada kalean dago, eta eskubidea ematen du esklusiboki jabeak, ez beste inork, hogeita hamaseigarren aparkaleku-plaza erabiltzeko; 15,21 metro karratuko azalera erabilgarria du, eta mugakidea da hauekin: aurrean, ibilgailuak sartzeko eta zirkulatzeko eremua; sartu eta eskuinean, 35. aparkaleku-plaza; ezkerrean, 37. aparkaleku-plaza; eta, atzean, 46. aparkaleku-plaza.

Katastrokoa: 7929530YJ2872N0060JM (36. garaje-plaza).

–2. LOTEA:

I) 9208. finka (4. azpifinka), Moncadako Jabetza Erregistroko 1. zenbakia, CRU: 46043001224688; Muserosko 131. liburuko 2501. liburukiko 88. folioan. Erregistroko liburuetan honela azaltzen da:

Hiri finka: lokalaren ehuneko bi koma berrogeita zazpiko partaidetza zatiezina, Muserosko eraikineko -2 sotoan. Ibilgailuendako sarbidea Moncada kalean dago, eta eskubidea ematen du esklusiboki jabeak, ez beste inork, hogeita hamabosgarren aparkaleku-plaza erabiltzeko; 14,74 metro karratuko azalera erabilgarria du, eta mugakidea da hauekin: aurrean, ibilgailuak sartzeko eta zirkulatzeko eremua; sartu eta eskuinean, 34. aparkaleku-plaza; ezkerrean, 36. aparkaleku-plaza; eta, atzean, 45. aparkaleku-plaza.

Katastrokoa: 7929530YJ2872N0059LW (35. garaje-plaza).

6. Iragarki honetan eta Estatuko Aldizkari Ofiziala Estatu Agentziaren Enkanteen Atarian aurreikusita ez dagoen guztian, egintza arautzen duten legezko eta erregelamenduzko xedapenetan xedatutakoari jarraituko zaio.

Argibide gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko langileekin (telefono zk.: 848428693, posta elektronikoa: recaudacion.ejecutiva@navarra.es).

Iruñean, 2026ko ekainaren 16an.–Derrigorrezko Diru-bilketaren Ataleko burua, Sonia Ruiz Millán.

Iragarkiaren kodea: F2608723