123. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

60E/2026 FORU AGINDUA, ekainaren 3koa, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariak emana, departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duen funtzionario bat izendatu, eta beste baten izendapena errebokatzen duena.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legeak eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legeak indarra hartzeak egoera berria ekarri du administrazio publiko guztien funtzionamenduan; izan ere, administrazio erabat elektronikoa ezarri da.

39/2015 Legeak azpimarratzen duen alderdietako bat da jakinarazpenak bitarteko elektronikoen bidez egitea, nahitaezkoa baita pertsona juridikoei egiten zaizkien jakinarazpenetarako. Egia da administrazio publikoek 40/2015 Legean jasotako bide eta aplikazio telematikoen bitartez komunikatu beharra dutela, eta gainerako pertsona juridikoetatik bereizitako tratamendua izan behar dutela, kontuan hartuta izaera juridiko desberdina dutela. Nolanahi ere, praktikotasunaren aldetik komeni da departamentu eta mendeko erakunde autonomo bakoitzaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzea.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Gobernuak 2017ko martxoaren 29an hartutako Erabakiaren bidez, kontseilariei baimena eman zitzaien izenda ditzaten, foru agindu baten bidez, beren departamentu eta erakunde autonomoen ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar duten pertsonak.

Orobat, xedatu zen ezen hala egindako izendapenak noiznahi ere errebokatzen ahalko direla.

Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren azaroaren 5eko 8E/2019 Foru Aginduaren bidez, departamentuko idazkari tekniko nagusia izendatu zen Unibertsitateko, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki zezan.

Urriaren 15eko 23E/2020 Foru Aginduaren bidez eta martxoaren 31ko 27E/2022 Foru Aginduaren bidez, Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki behar zuten funtzionarioak izendatu ziren, eta, horrekin batera, beste izendapen batzuk errebokatu ziren.

Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko izendaturiko pertsonak ez dauden kasu jakinetarako, Marta Campión Larumbe andrea izendatzen da Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki dezan.

Azaldutakoarekin bat, Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legeak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

AGINTZEN DUT:

1. Idazkaritza Tekniko Nagusiko Langileriaren eta Kudeaketa Administratiboaren Ataleko buru Marta Campión Larumbe andrea izendatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala eduki dezan.

2. Errebokatzea Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilariaren urtarrilaren 19ko 32E/2024 Foru Aginduaren bidez egin zen izendapen bat, zehazki, Begoña Ausejo Azpilicueta andreari dagokiona, haren bidez Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuaren ordezkari gisa aritzeko ziurtagiri digitala edukitzeko izendatu baitzuten.

3. Foru agindu hau Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea eta interesdunei jakinaraztea.

4. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2026ko ekainaren 3an.–Unibertsitateko, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko kontseilaria, Juan Luis García Martín.

Iragarkiaren kodea: F2608231