1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK
AKATS ZUZENKETA. Nafarroako ile-apaindegien sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten berrikuspenari buruzko akordioa.
2026ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, ekainaren 9koan, 96/2026 Ebazpenaren iragarkia argitaratu zen, zeinaren bidez erabakitzen baita Nafarroako ile-apaindegien sektoreko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.
Ebazpenaren datan eta haren sinaduran, honako akats hau atzeman da:
Ebazpenaren izenburuan hau dio:
"96/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ile-apaindegien sektoreko hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Honako hau behar du:
"96/2026 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Ekonomia Sozialeko eta Laneko zuzendari nagusiak emana, erabakitzen duena Nafarroako ile-apaindegien sektoreko hitzarmen kolektiboko soldaten 2025-2026 urteetarako soldaten berrikuspenari buruzko akordioa erregistratzea, gordailutzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea".
Eta akats zuzenketa hori argitara ematen da orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.
Iragarkiaren kodea: F2608365