2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAFARROAKO ERREGE BARDEAKO KOMUNITATEA
Administrazioen arteko hitzarmena Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin. Jendaurreko informazioa
Nafarroako Errege Bardeako Komunitateko buruak 2026ko ekainaren 10ean emandako ebazpen baten bidez, onetsi zen administrazioen arteko hitzarmen bat egitea Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin (NUP). Horren xedea da jarraipena ematea Nafarroako Errege Bardeako Komunitatearen eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko lankidetzari, eta berritzea "Zientziaren eta Ondarearen Errege Bardea Katedra"; hori guztia bi entitateek 2020an sinatutako hitzarmenaren babesean. Katedra sortu zen Nafarroako Errege Bardearen gainean ezagutza sortzeko, arlo hauetan: Ingeniaritza eta Teknologia, Oinarrizko Zientziak eta Osasun Zientziak, Zientzia Ekonomiko eta Juridikoak, bai eta Giza eta Gizarte Zientziak ere.
Informazioa jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarraikiz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 83. artikuluari (lege horrek hizpide du administrazio publikoen administrazio prozedura erkidea).
Era berean, interesdunen eskura egonen da Komunitatearen egoitza elektronikoan (https://bardenasreales.sedelectronica.es/info.0).
Tuteran, 2026ko ekainaren 10ean.–Komunitateko burua, José M.ª Agramonte Aguirre.
Iragarkiaren kodea: L2608515