121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Jarduera-lizentziaren eskaera. Familiei arreta emateko zentroa

Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.

Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogei egun balioduneko epean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.

Sustatzailea: Zizur Nagusiko Udala.

Jarduera: familiei arreta emateko zentroa.

Tokia: Emakumearen plaza 1, behea.

Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).

Zizur Nagusian, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2608504