121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Ustarrozko herri-lurren aprobetxamenduaren eskaera

Honako honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, honako hau erabaki duela Ustarrozko herri-lurren aprobetxamenduen adjudikazioari dagokionez:

1. Espedientea abiatzea Eguesibarko Udalak Ustarrozko Kontzeju ohian dituen laborantzako herri-lurren aprobetxamenduak adjudikatzeko, 8 urtez. Lehenbizi, lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduaren bidez adjudikatuko dira, eta soberan gelditzen diren lurzatiak, berriz, herritarren arteko zuzeneko adjudikazioaren bidez.

2. Honako kanon hauek ezartzea errentamenduagatik:

2.1. Lehentasuna duten herritarrendako aprobetxamenduetarako: 17 euro erregua/urtea (189,26 euro hektarea/urtea).

2.2. Herritarren arteko zuzeneko adjudikazioko aprobetxamenduetarako: 30,61 euro erregua/urtea (340,66 euro hektarea/urtea).

3. Lehentasuna duten herritarrendako adjudikazioa nahiz herritarren arteko zuzeneko adjudikazioa jasotzeko beren burua eskubideduntzat duten interesdunek herri-lurren adjudikazioa eskatzen ahalko dute, baldin eta Eguesibarko Udalaren herri-lurretako aprobetxamendua arautzen duen ordenantzan ezarritako baldintzak betetzen badituzte. Horretarako, eskubide hori dutela frogatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte, ordenantzaren 16., 34. eta 51. artikuluetan ezarritakoarekin bat.

4. Eskabideak aurkezteko epea 15 egun baliodunekoa izanen da, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

5. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren ediktuen taulan argitaratzea, interesdunek adjudikaziorako eskaera aurkez dezaten, honekin batera doan ereduarekin bat.

6. Alkateari, edo legez haren ordezkoa denari, baimena ematea erabaki hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren ebazpenak eman ditzan.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Sarrigurenen, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Xuriñe Peñas López.

Iragarkiaren kodea: L2608084