2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
Baso-aprobetxamenduen enkante publikoa
Torres del Ríoko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, gutun-azal itxien bidezko enkante publikoa eginen du, baso-aprobetxamendu hau adjudikatzeko:
Lote bakarra: alepo pinuaren zura. Azalera, guztira: 80,30 ha. Zuhaitz kopurua, guztira: 58.985. Bolumena: 2.958,56 m³.
–Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 14.792,80 euro.
–Behin-behineko fidantza: kontratuaren balio zenbatetsiaren %2.
–Baldintza-agiria interesdunen eskura dago, udaletxeko bulegoetan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian.
–Enkantearen behin-behineko adjudikazioaren emaitza geldituko da sesta emateko epea iragatearen mende, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 229.6 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Proposamenak irekitzea: Torres del Ríoko Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko da zer toki, egun eta ordutan irekiko diren proposamenak.
Lehenbiziko lizitazioa adjudikatu gabe gelditzen bada, hurrengo enkanteak modu automatikoan deituko dira, baldintza-agirian ezarritako moduan eta epeetan, eta Nafarroako Kontratazio Publikoaren Atariaren bidez.
Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, dagokion iragarkia Kontratazio Atarian argitaratzen denetik aurrera, eta aurkeztu beharko dira Torres del Ríoko udaletxean, Udalaren egoitza elektronikoan (https://torresdelrio.sedelectronica.es) edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz.
Torres del Ríon, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.
Iragarkiaren kodea: L2608079