121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

25/02221 gora jotzeko errekurtsoa, erretiratuen klubetik datozen asaldu, zarata eta eragozpenak ezabatzeko neurriei lotuta

2025eko abenduaren 17an, L.C.A.-k 25-02221 gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Nafarroako Administrazio Auzitegian, Sesmako Udaleko alkatearen 2025eko urriaren 8ko jakinarazpen baten aurka. Jakinarazpen horrek hizpide zuen eskaera bat, neurriak har daitezen erretiratuen klubetik datozen asaldu, zarata eta eragozpenak ezabatzeko. 72673347V NAN zenbakia duen interesdunari pertsonalki jakinarazteko bi saio egin dira posta bidez, baina ez da jakinarazpena egitea lortu.

Iragarki honen bidez interesduna epatzen da, espedientean ager dadin, aipatu auzitegiaren aurrean (Iruñeko Iturrama kalea 10; sarrera: Ezkirotz kaletik), eta, bidezkoa iruditzen bazaio, bere eskubideak defendatzeko egoki iruditzen zaizkion alegazioak egin ditzan, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera. Hori guztia, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluarekin (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legea).

Sesman, 2026ko ekainaren 3an.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L2608042