121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDIGORRIA

Plangintza-hitzarmena, 1. poligonoko 220. lurzatian. Hasierako onespena

Mendigorriko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, jendaurrean jarri zuen 1. poligonoko 220. lurzatiaren plangintza-hitzarmena, Javier Domezáin Ascuncek sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 24. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina). Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezkoa bada.

Mendigorrian, 2026ko maiatzaren 29an.–Alkate udalburua, Ion Erro Arbizu.

Iragarkiaren kodea: L2607952