121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena honako hauek erabiltzeagatik: Iturbero kirolgunea, pilotalekua eta rokodromoa

Irunberriko Udalak, 2026ko maiatzaren 28ko ohiko osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau: Ordenantza fiskala, prezio publikoak arautzen dituena Irunberriko instalazio hauek erabiltzeagatik: Iturbero kirolgunea, pilotalekua eta rokodromoa.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan ezarritakoarekin (6/1990 Foru Legea, uztailaren 2koa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa).

Jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Irunberrin, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Rocío Monclús Manjón.

Iragarkiaren kodea: L2608103