2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, espediente bat onetsi zuen enkantea egiteko, larizio pinuen eta pinu gorrien baso aprobetxamendua adjudikatzeko. Lurzatiak Lizoainibar-Arriasgoitiko udal-mugartean daude, Lerrutzen, Aginagan, Zuntzarrenen, Oskaritzen eta Zalban (46g, 14b, 84b, 40a, 70c, 101c, 99d* unadak). Lote bakarreko enkantea eginen da, gutun-azal itxien prozeduraren bidez, eta eskaintza ekonomiko hoberena seiren batekin hobetzen ahalko da; hori guztia, baldintza tekniko eta administratiboen agirian azaldutako moduan (2025eko Planarekin bat), zeina onetsi baitzen aipatu osoko bilkuran.
Lote bakarra:
LOTEA | ESPEZIEA | PRODUKTU MOTA (m³) |
Pinu kopurua (bolumena, guztira) |
Bakarra | Larizio pinua eta pinu gorria | 8.615 | 2.011 |
Nafarroako Kontrataziorako Atarian argitaratuko da enkantea arautzen duen baldintza agiria, eta, orobat, enpresa interesdunen eskura dago Lizoaingo Udalean, egoitza elektronikoan: https://sedeelectronica.lizoain.es/.
Lizoaingo Udaletxeko idazkaritzan aurkeztu behar dira enkantean parte hartzeko proposamenak, 15 eguneko epean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
Lizoainibar-Arriasgoitin, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.
Iragarkiaren kodea: L2608484