2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAGOA
Indargabetzea Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza. Hasierako onespena
Larragoako Udalak, 2026ko ekainaren 1ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen indargabetzea Hirigintzako eta ingurumeneko txostenak egiteagatik ordaindu beharreko tasak arautzen dituen ordenantza.
Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, behin betiko onetsita geratuko da ordenantzaren indargabetzea.
Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Larragoan, 2026ko ekainaren 2an.–Alkatea, Oscar Urra Atorrasagasti.
Iragarkiaren kodea: L2608013