2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Aldaketa, Urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena
Eulateko Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea ordenantza hau: Ordenantza, arautzen dituena urez hornitzeko zerbitzua eta hura emateko tasak.
Iragarkia argitaratu ondoan Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan, espedientea jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko aldia iraganik, inork ez badu erreklamazio, kexa edo oharrik egiten, ordenantzaren aldaketak behin betiko onetsita geldituko dira.
Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Eulaten, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Iragarkiaren kodea: L2608244