121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Erregelamendua, arautzen duena telelanaren modalitateko zerbitzu-ematea

Eulateko Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, erregelamenduaren araberako quoruma izanik, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Hasiera batez onestea erregelamendu hau: Erregelamendua, arautzen duena Eulateko Udalaren zerbitzura aritzea telelanaren modalitatean.

2. Hasierako onespenaren erabakia argitaraturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan eta egoitza elektronikoan, espedientea jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun balioduneko epean, iragarki hau aldizkari horretan argitaratzen denetik hasita.

3. Hasierako onespenaren erabaki hau behin betikoa bilakatuko da, baldin eta erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da, behin betiko testuarekin batera. Udalaren web-orrian ere argitaratu beharko da.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Eulaten, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.

Iragarkiaren kodea: L2608154