2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
EULATE
Herri-lurretako aprobetxamenduak eskatzea
Eulateko Udalak 2026ko ekainaren 3ko bilkuran erabaki duena bete beharrez, 15 egun balioduneko epea ireki da, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik, eskubidea izan uste duenak laborantzako herri-lurzatien herritarrendako adjudikazioa eska dezan. Horretarako behar ditu baldintzak bete eta agiriak aurkeztu, aipatzen direnak Eulateko herri-lurretako aprobetxamenduak arautzen dituen ordenantzan.
Eulaten, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Beñat Ruiz de Larramendi López.
Iragarkiaren kodea: L2608146