2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
Etxarri Aranatz
26-00168 gora jotzeko errekurtsoan, Udalaren jarduera ezaren aurkakoa, udal pilotalekuan eta eraikin publikoan pintadak ezabatzeari buruzkoa
Honen bidez aditzera ematen da 26-00168 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri dela Nafarroako Administrazio Auzitegian, udal pilotalekuan eta eraikin publikoan pintadak ezabatzeari buruzkoa.
Interesdun diren pertsonak edo entitateak epatzen dira, auzitegi horretara ager daitezen interesdun gisa, hamar egun balioduneko epean, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Iruñeko Iturrama kaleko 10ean. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko erregelamenduaren 12.2 artikuluari, toki-erakundeen egintzak eta erabakiak aurkaratzeari dagokionez, jarraikiz maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazketari.
Etxarri Aranatzen, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, María Saez de Albeniz Bregaña.
Iragarkiaren kodea: L2608253