2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LIZARRA
Aldaketa, Ibilgailuak bide publikotik kentzeko zerbitzua emateko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena
Lizarrako Udalak, 2026ko ekainaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen aldaketa bat ordenantza honetan: Udal ordenantza, tasak arautzen dituena ibilgailuak bide publikotik kentzeko eta gordailuan edukitzeko zerbitzua emateko.
Onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, jarraikiz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluari (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Lizarran, 2026ko ekainaren 10ean.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.
Iragarkiaren kodea: L2608480