2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRO
Hiri-jarduketarako plan berezia, Zilbetiko UE-5 exekuzio-unitatea aldatzeko. Behin betiko onespena
2025eko uztailaren 30eko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zen Erroibarko Udal Planeko (HAPO) determinazio xehakatuen aldaketa puntual bat, Zilbetiko UE-5 exekuzio-unitateari eragiten diona.
2025eko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 28an, argitaratu zen Udal Plana UE-5 exekuzio-unitatean onesteko espedientea, eta iragan da espediente hori jendaurrean egoteko epea.
Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez dela ikusita,
ERABAKI DA:
1.–Behin betikoz onestea "Hiri-jarduketarako plan berezia, Udal Planeko aldaketa xehakatuetarako" deritzon agiria.
2.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea.
Lintzoainen, 2026ko ekainaren 15ean.–Alkatea, Leire Remiro Esnoz.
Hiri-jarduketarako plan berezia (PDFa).
Iragarkiaren kodea: L2608711