2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Ordenantza fiskala, etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duena. Hasierako onespena
Ergoieneko Udalak, 2026ko ekainaren 5ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egunez, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak. Hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatutakoarekin (foru-lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide).
Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurreko epean inork ez badu aurkezten erreklamaziorik, kexarik edo oharrik.
Lizarragan, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, M.ª Soledad Mozo Galarza.
Iragarkiaren kodea: L2608257