2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORTES
Jarduera-lizentziaren eskaera. Ehunkiak online saltzeko nabe logistikoa
Jendaurrean jartzen da jarraian zehazten den eskaera.
Espedientea ikusgai egonen da idazkaritzan, iragarki hau argitaratu eta hogeita hamar egun baliodunean. Epe horretan, interesdunek aztertzen ahalko dute, eta alegazioak aurkeztu.
Jarduera sailkatuaren proiektua argitaratuta dago Cortesko Udalaren egoitza elektronikoko gardentasun atarian, esteka honetan: https://cortes.sedelectronica.es/transparency/f02a4af1-4992-4d8c-8db3-2aad7a2023f9/.
Sustatzailea: Pasion Online SL.
Jarduera: ehunkiak online saltzeko nabe logistiko bat eraikitzea.
Tokia: 10. poligonoko 161. lurzatia.
Abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legearen bidez dago arautua eskaera hau (Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen Foru Legea).
Cortesen, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, María Concepción Ausejo Gómez.
Iragarkiaren kodea: L2608226