121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Larreen aprobetxamendurako eskaera

Cintruénigoko Udalak, 2026ko ekainaren 3an egindako osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera ematea administrazio-espediente bati, larreak zuzenean adjudikatzeko herritarrei, eta erabaki zuen, orobat, hamabost eguneko epea irekitzea, eskubidea dutela uste dutenek eska dezaten adjudika dakiela udalerri honetako larreen aprobetxamendua, herritarrentzako zuzeneko adjudikazioaren bidez, aldez aurretik behar diren iragarkiak argitaratuta toki-erakunde honetako iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Adjudikazio-epea zortzi urtekoa bada ere, lurzatiak biltzeko erabakia irmoa den unean eta, ondorioz, lurzatiak berrantolatzen direnean, adjudikazioa bertan behera utziko da. Kasu horretan, ez da kalte-ordainak jasotzeko eskubiderik izanen.

Espedientea Udal Idazkaritzan egonen da interesdunen eskura, hamabost eguneko epean, eskubidea dutela uste dutenek azter dezaten eta behar diren eskabideak aurkez ditzaten, betiere epearen barrenean.

Erabaki hori bete beharrez, argitara ematen da iragarki hau, eta hamabost egun balioduneko epea irekitzen, eskabideak aurkez daitezen, eta eskabideei erantsi beharko zaizkie behar diren frogagiriak, erakusteko betetzen direla uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 142. artikuluko baldintzak, eta, halaber, erantsi beharko zaizkie urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 182. eta 200. artikuluetan eskatutako agiriak eta udal ordenantzan eskatutakoak.

Cintruénigon, 2026ko ekainaren 5ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2608210