2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARRAKAZTELU
Musika-eskolaren erregelamendua. Hasierako onespena
Zarrakazteluko Udalak, 2026ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Zarrakazteluko Antonio Bergera musika-eskolaren funtzionamendua arautzen duen erregelamendua.
Onetsitako erregelamendua jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsita geratuko da musika-eskolaren funtzionamendu-erregelamendua, eta osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Zarrakaztelun, 2026ko maiatzaren 4an.–Alkatea, Olaia Fraile Gracia.
Iragarkiaren kodea: L2608157