2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERIAIN
Baso-aprobetxamenduaren enkante publikoa
Beriaingo Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik, enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidez, honako baso-aprobetxamendu hauek saltzeko:
Lote bakarra, kokatuta dagoena Alto del Monte alderdian (larizio pinua eta alepo pinua); 479,2 metro kubiko egur ditu, eta 5.086,82 euroko balioa (BEZa kanpo). Horren ustiapena onetsi zen Basoen eta Ehiza Kudeaketaren Zerbitzuak martxoaren 10ean emandako 39/2026 Ebazpenaren bidez.
Eskaintza ekonomikoen gutun-azalak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, dagokion iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera, eta Beriaingo Udalean edo Udalaren egoitza elektronikoan (https://sedeelectronica.beriain.es/) aurkeztu beharko dira, edo indarreko araudian jasotzen den beste edozein bitarteko erabiliz.
Ez da behin-behineko bermerik eskatuko enkantean parte hartzeko.
Adjudikaziodunak behin betiko bermea eratu beharko du, adjudikazioaren zenbatekoaren %4koa, adjudikazioa egin ostean eskatzen zaion epean; hala, ondasunak ongi erabiltzeko betebeharra bermatu nahi da, zehazki, lana behar bezala egiten dela; bideetan, azpiegituretan, ondoko finketan edo mendian bertan eragindako kalteak konpontzen direla, edo aprobetxamenduaren baldintza teknikoak betetzen direla.
Baldintza tekniko eta ekonomiko-administratiboen agiria interesdunen eskura dago Beriaingo Udalaren bulegoetan.
Eskaintzak jendaurreko ekitaldi batean irekiko dira, eta eguna eta ordua Udalaren web-orrian zehaztuko dira. Ekitaldira interesdunak joaten ahalko dira.
Beriainen, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Menéndez González.
Iragarkiaren kodea: L2608289