2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BAZTAN
Jarduera lizentzia eskaera. Haragitarako behiak ustiatzeko nabea
Ingurumenean Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean xedatutakoa betez, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Jarduera: haragitarako behiak ustiatzeko nabea.
Tokia: Gartzain - Baztan, 66. poligonoko 380. lurzatia.
Baztanen, 2026ko ekainaren 4an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.
Iragarkiaren kodea: L2608071