121. ALDIZKARIA - 2026ko ekainaren 23a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARAKIL

Ordenantza, arautzen duena etxebizitza hutsen gaineko zerga. Hasierako onespena

Arakilgo Udalak, 2026ko ekainaren 4an egin osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala.

Ordenantza hori jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, behar den iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, interesdunek azter dezaten eta egoki iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa eta oharrak aurkez ditzaten. Aipatutako epea alegaziorik gabe iraganik, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan jasotakoarekin.

Arakilen, 2026ko ekainaren 8an.–Alkatea, Oihana Olaberria Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2608261