2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARAITZ
Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala. Hasierako onespena
Araizko Udalaren udalbatzak, 2026ko maiatzaren 27an egin osoko bilkuran, Etxebizitza hutsen gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskala hasiera batez onetsi zuen.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Erreklamazio, kexa edo oharrik aurkezten ez bada, behin-behinekoz hartutako erabakia behin betikoa izanen da.
Araitzen, 2026ko ekainaren 9an.–Alkatea, Jose Manuel Zubillaga Muguerza.
Iragarkiaren kodea: L2608312